XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NON DAGO ZORIONTASUNA?

Aita Rahner agurgarria: Zoriontasuna ta zorion izatea gaiaz idatzi gura neutzun, orretaz berba egiteko bear ba'da ni norkirik egoki-ezena izan arren.

Ori zeuk egiaztu al izango dozu.

Naiko jauntxo biziera (burgesena) daroat, anai-arreba batzuk daukadaz, nire aita-ama ez dagoz aldenduta ta etxea ta berebilla daukaguz.

Atetik (kanpotik) sendi ona ta zoriontsua gara.

Sendi onetan, bost norki adimendun gara eta bere kideko bat naikoa aldatu da.

Orain beste asmo batzukaz jarraian ibilli dabil, gauezko bizitzea daroa, erre egiten dau, ikastola truk-egin bear izan dau ta orain be aldatu bearko dauala dirudi.

Ez ba'dozu igarri ondiño, norki ari neu nazela esango dautzut.

Nire aita ta ama arduraz dagoz eta arazo onen inguru minguruan dabiltz: barrukoen ikastetxera eroan galerazpenak ezarri niri; jaurti ni etxetik; beste toki batera joan geu; ori edo au; eragozpen geiago... Onerako autu-mautuak birregiten egon naz bein eta geiagotan urte bitan zear.

Ikastola potolo onetan-olan deituten dautsoe edonon-ikasle ereduzkoak izan nintzan irugarren ikasturtera arte.

Gero ikas-agiriak txarresten asi ziran.

Asi nintzan zabarkeriz jantziten, ulea luze eta tarrapatak erabilten.

Galdukeriaren ezaugarri berarizkoa iñoen.

Urte bi geroago, ikastetxea aldatu egin neban; baiña ikastetxe barri onetan urte bat bakarrik egin, ta urtenda bertatik beste baten billa nenbillen.

Zioa? Esaera ez egokiak ikastetxe-giro aretarako esatea ta ezer egin barik alperkerian beti leioetatik begira zuzendariaren autormenez.

Orain potolo zaparrote au ikastetxetik at dabil ta zoriontzaz eskutitz bat idazten diardu mundu guztiak gura izan, agurtu ta billatu ta zerbait adierazoten dauan berba orretzaz.

Ainbeste norkiri iltera eragin dautson itza.

Nire lagunak be zorion-billa dabiltz.

Lagunak esan dot eta ondo esan be.

Estualdietan ba-nago ta iñok ez ba'daust lagunduten, ezin leitekelako da.

Eurok be lar ondaturik dagoz mundu zorientsu onetan.

Baiña ez dabiltz zorion billa, etsipenez baiño.

Orain geratzen doaz, paitar-ontzia jaso eta lobedarra artuta (batzuetan zizkatu egiten dira, baiña gitxitan).

Ni ezin pentsatu dodanean - diño - ondoen nago euretariko baten batek.

Baiña ez da zoriona aurkitu dodalako; bakarrik bizitzaren zentzuneza ikusten nago.

Beste bat gaiso-etxera doa gitxienez amabost egunetik amabost egunera; an urdallairen garbitze bat egiten dautsoe, odol-emotea be bai ta itzi joaten, barriro etorriko dala jakin arren.

Eta datorrenean barreka dator.

Emen naukozue barriro diño; eta batzuetan be oartxuak ezarriz: barriro! arrituten balitz lez.

Barre egiten dau, baiña ez dau aurkitu zoriontasunik aurpegira begiratzen dautso zunean eta zure begiak beranakaz topo egiten datenean, argiro ulertzen dautsezu ustezko ontzi-galtzaille onezi bere oker bidea zana ezin eroanez eta bere eriotz-epaiketa egonez ulertzean beretzat ta niretzat orain aspaldiz ez dagoala al-izaterik artzeko beste zuzen biderik.

Zoriontasuna, zoriontsua izatea!... ekarri ta narraztu, bere indar ikaragarria apurtuten dauan diabru zarmagaillua.

Atsegin jat lagun-talde au zer esan gura leuken bururatu ta jakin barik berba egiten daualako.

Toles-bagea ta ezin eutsia jasan leikielako.

Itzi dabe gogoratzea, eta ez erabakiren bat artuta gero, eutsitea eziña dala ikusirik baiño.

Eurak ba-dakie ta olan bizi dira euren burua ezerezten, asmo andi ta bakar bategaz: zoriontasuna.

Elburu oneik eurai lez niri eragiten daust igesari emoteko; iges neu nazanetik, giro-ingurua guztiz ostean itzi dot-eta 15 urte neukazala etxetik abiatu ta zentzukizun, biotz-ikara, oar-ikasle niarduan.

Giza maitasunez nenbillen poz-billa.

Erlijiñoren besoetara eldu naz jakiteko ori ez dala nik gura dodana.

Paitarra ugari artu dot, neu lotsatu barik negar egin dagidan.

Lo-bedarretara (drogetara) jaurti dot burua oldoztu pentsau barik bizi al izan naiten, ta euretarik askatu naz billa billatzen ibilteko.

Aita Rhaner agurgarria, guzti oneitzaz itaun bat bakarrik egin bear deutzut: Zuk ba ete dakizu erantzunik? Non dago zoriontasuna?(Norbert'ek).

(Letona'k euskeratua).